Irurako Gazte Asanbladak antolatu duen Irurako VI. Frontenis Txapelketako finalerdiak eta finalak jokatuko dira larunbat goizean eta eguerdian. 10:00etan hasiko dira partidak herrikoien txapelketako lehen finalerdiarekin: Lander Uharte eta Matxalen Mendizabal bikoa Maialen Mujika eta Ikerne Iturbe bikoaren aurka ariko da. 10:30ean izango da lehiakorren txapelketaren lehen finalerdia: Iosu Mugica eta Julen Mugica bikoak Asier Mujika eta Unax Apeztegia bikoa izango du aurkari. 11:00etan izango da herrikoien bigarren finalerdia: Iñigo Garagartza eta Idoia Garaialde bikoa eta Naroa Lasa eta Igone Gutierrez bikoa nor baino nor gehiago ariko dira. 11:30ean lehiakorren bigarren finalerdiaren txanda izango da: Iurgi Artola eta Beñat Nogales bikoa Haitz Gurrutxaga eta Julen Zabalegi bikoaren aurka.
Ondoren hasiko dira finalak. 12:00etan jokatuko da herrikoien finala, 12:30ean lehiakorrena eta 13:00etan gazteen finala. Amaitzeko, partida guztien ondoren sari banaketa eta zozketa egingo dituzte. Irurako frontoian jokatuko dituzte partida guztiak.