Irurako Krosaren eguna aukeratzeko galdeketa antolatu dute

Ataria 2026ko urtarrilaren 23a

Irurako Kultur Mahaiak urtarrilaren 13an egindako bileran Irurako Kros Herrikoiaren inguruan eztabaidatu ondoren, herritarren iritzia jasotzea erabaki du.

Urtero, krosa Kirol Astearen azken egunean egiten da, eta azken urteetan larunbat arratsaldez izan da. Kultur Mahaiko kideen artean badago ustea ordutegi horrek herriko parte-hartzea murriztu eta kanpoko korrikalariena handitu duela.

Herriko korrikalarien parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, galdetegi bat antolatu dute erabakia hartu aurretik. Galdetegia betetzeko epea urtarrilaren 28an amaituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!