Irurako VI. Frontenis Txapelketa antolatu du Gazte Asanbladak

Ataria 2026ko urtarrilaren 14a

Txapelketa bi mailatan antolatu dute: herrikoia eta lehiakorra. Txapelketa urtarrilaren 23, 24, 30 eta 31n egingo da.

Txapelketa herrikoian «oso iaioak ez diren bikoteak parte hartzeko eta ondo pasatzeko». Txapelketa horretan parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira bikoteko.

Lehiakorrean, aldiz, «maila on batean jokatzeko intentzioz datozen partaideentzat da, txapelketa irabazteko edota lehiakortasun bila dabiltzanak parte hartzeko». Prezioa 10 eurokoa izango da bikoteko eta irabazleek sariak izango dituzte.

Izena emateko epea gaur amaituko da eta parte hartzeko bikote bakoitzeko partaide batek gutxienez Irurakoa izan behar du. Izena emateko ondorengo galdetegiaren bidez egin daiteke: https://forms.gle/L5esLon7xSynv5WKA

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!