Goxokiak, desfilean eta plazan

Ataria 2026ko urtarrilaren 5a

Errege Magoak arratsaldean heldu dira Irurara; desfilea egin dute herrigunean, eta ondoren, plazan egon dira, haurrekin argazkiak egiteko. Goxokiak banatu eta banatu aritu dira.

Agarre Bailaratik jaitsi eta gero, Zillar kaletik barrena sartu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ekialdeko Errege Magoak Irurara, pajeekin batera, egitura banatan. Behin herrigunean, desfilea egin dute Kale Nagusia bi noranzkoetan zeharkatuta. Kalean zeuden haurrentzat goxokiak bota dituzte. Ondoren, San Migel plazan egon dira, eta haurrei goxoki gehiago banatu dizkiete, gurasoek argazkiak egiten zizkieten bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!