Trinketeko taberna kudeatzeko deialdia zabaldu dute

Ataria 2025eko abenduaren 10a

Abenduaren 19ra arte aurkeztu daitezke proposamenak Irurako udaletxean.

Irurako Udalak Irurako Trinkete tabernaren erabilera eta ustiapen eskubidea atera ditu lehiaketara. Kontzesioak urtebeteko iraupena izango du eta urtetik urte luzatu ahal izango da, gehienez 5 urtera arte. 1.500 euroko behin betiko bermea jarri beharko dute onuradunek.

Zerbitzua euskaraz ematea, urtean hilabeteko oporrak izatea eta ordutegi jakin bat bete beharko dute ustiatzaileek –astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 10:00etatik 00:00etara–. Hilean 50 euroko alokairua ordaindu beharko dute, BEZa kontuan hartu gabe.

Lehiaketan kontuan hartuko dira zerbitzua hobetzeko eskaintzen diren hobekuntza; ostalaritza sektorean taldeak dituen esperientzia eta ikasketak; eta baita zerbitzua azaltzeko aurkeztutako memorian esandakoak. Elkarrizketa pertsonalak izango du, dena den, pisu handiena. 

Eskaerak abenduaren 19ra arte aurkeztu daitezke eta horretarako izen emateko orria Herritarren Arreta Zerbitzuan eskatu beharko da. Informazio gehiago nahi duenak udaletxean bertan izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!