Goxokiak eta gaztainak

Ataria 2025eko urriaren 31

Arimen Gaua ari dira ospatzen Iruran. Haurrak eta helduren bat edo beste mozorrotu egin dira, eta elizaren aterpean jarritako photocall-ean argazkiak ateratzeko aukera izan dute. Bitartean, elizaren parean gaztainak erretzen eta banatzen aritu dira, guztira 35 kilo. Kuiatxoa eskuan, haurrak etxez etxe goxoki bila joateko irrikan zeuden.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!