Emakume artisauek hartu dute Irurako pilotalekua

Leyre Carrasco 2025eko urriaren 26a

Irura Moretuz emakume taldeak antolatuta, laugarren aldiz ospatu dute emakume artisauen azoka. Denera 30 postu izan dira pilotalekuaren bueltan.

Emakume artisauen azoka lekualdatu dute goizean. Hasiera batean plazan egitea aurreikusten zuten Irura Moretuz talde feministako kideek, baina eguraldi txarra dela eta, pilotalekuan antolatu dute. Laugarren edizioa izan dute aurtengoan, eta aurrekoetan bezala, herriko zein inguruko emakume artisauen lanei ikusgarritasuna eman eta aitortza egiteko helburuarekin ospatu dute. Denetariko 30 postu izan dira guztira pilotalekuaren bueltan, eta bertaratu diren herritarrek horietan zeuden produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan dute. Mokadu bat hartzeko aukera ere izan da, Anoetako talogileen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!