Irura Bizi elkarteak korrika taldea sortu du. Korrika talde giroan egitea da helburua eta hasiberri zein arituak, denak ongietorriak izango direla esan dute elkartetik.
Urrian hasita, hilabeteko bigarren astearteetan, 19:00etan Kalistenia parkean elkartuko dira korrika taldeko kideak. Beroketak, korrika saioak eta luzaketak talde giroan egingo dituzte.
Urriaren 14an izango da lehenengo hitzordua.