Irurako jaiak 2025

Gaztetxoenek gozatu ederra hartu dute

Ataria 2025eko urriaren 3a

Irurako jaien barruan, buruhandiak eta apar festa izan dituzte goizean gaztetxoek, eta ederki pasatu dute.

Festetako bigarren asteburuari ekin diote irurarrek. Hain justu, Mozorro eguna da gaur, eta filmak eta telesailak oinarri hartuta mozorrotuko dira. Goizean haurrak izan dira protagonista, lehendabizi plazan buruhandietatik ihesi, eta ondoren garbitoki inguruan egin duten apar festan.  Arratsaldean, erraldoien topaketa egingo dute, eta gauean, play back emanaldia izango da eta baita zuzeneko musika ere.

Urriak 3, ostirala
  • 18:00-20:00. Erraldoien topaketa eta kalejira. Amasa-Villabona, Anoeta, Argedas, Irura, Noain, Pasaia eta Utergako erraldoiekin trikitia eta gaiteroek girotuta.
  • Ondoren, txistor jatea herri eskolaren aurrean, Irurako Ikastolaren eskutik.
  • 22:30. Play Back jaialdia.
  • Ondoren, zuzeneko musika emanaldia txosnetan.
Urriak 4, larunbata
  • 11:30. Emakumezkoen xare partida. Ondoren. VII. San Migel Xare Irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finala eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan parte hartu duten jokalariei omenaldia.
  • 14:00. Herri bazkaria, San Migel plazan.
  • Ondoren, musika dantzagarria DJ Bull-ekin.
  • 23:00. Herensugea erretzea.
  • 23:30. La Txama eta Auskalo taldeen emanaldia.
  • 00:30-03:30. Puntu Morea. Emakumeak elkarrekin etxera itzultzeko udaletxearen aurrean.
Urriak 5, igandea
  • 12:00. Meza Nagusia.
  • 14:00. bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
  • Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!