Gaur goizeko 08:00ak aldera sei autoren arteko istripua izan da A-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan, Irura parean. Ez da zauriturik izan eta, dagoeneko, autoak erretiratu eta zabaldu dituzte erreiak; baina, oraindik, hainbat kilometrotako auto-ilarak daude.
[10:00. Eguneraketa]
Eusko Jaurlaritzako Trafiko sailaren arabera ia desegin dira auto-pilaketak.