Ezin izan dute domina lortu

Ataria 2025eko irailaren 21a

Eskuinean, Oier Iturbe eta Xuban Lopetegi, argentinarren aurkako partidaren hasieran. EEPF

Argentinan jokatu da 23 urtez azpiko Trinketeko Munduko Txapelketa eta euskal selekzioa ordezkatu duten xarelari irurarrek galdu egin dute brontzezko domina lortzeko partida argentinarren aurka.

Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida atzo jokatu zuten euskal selekzioak eta Argentinak, eta ezin izan zuten partida irabazi. «Ez da posible izan. Gure mutilek ez dute ondo jokatu, eta ondo jokatu dutenean ere emaitzak ez dira etortzen», esan du Mikel Uzkudun hautatzaileak. Lehenengo jokoan Xuban Lopetegik eta Oier Iturbek jokatu dute, eta 15-12 galdu dute. «Biak ari ziren pattal samar, eta erabaki dut Oier kendu eta Markel Mujika sartzea bigarren jokorako. Aldaketak ez du emaitza hobeagorik ekarri eta berdintsu jarraitu dute jokatzen gureek», zehatu du Uzkudunek. Bigarrengo jokoa 15-10 galdu dute.

«Pena handiarekin, triste, bukatu dugu txapelketa», esan du Uzkudunek. «Itxaropen batzuk bagenituen eta ez da posible izan. Saiatu garela, lana ondo egin dugula, emaitzak ez direla etorri, eta orain burua altxatu eta hurrengo txapelketara begira jarri eta lanean jarraitu behar dugula esan diet jokalariei». 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!