Irurako Kale Nagusia itxita egongo da bidegorriko lanengatik

Ataria 2025eko irailaren 20a

16:00ak arte egongo da itxita Irura zeharkatzen duen errepidea. Tolosaraino joan beharko dute Donostiatik datozenak Irurara sartzeko. Alderantziz egin nahi duenak ere Tolosaraino joan beharko du Donostiako norabidean N1 errepidea hartzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den bidegorriaren ondorioz, larunbat honetan, irailak 20, Irurako Kale Nagusia (GI-3650) itxita egongo da 08:00etatik 16:00etara.

Donostiatik datorrenak Iruran sartu nahi badu, Tolosaraino joan beharko du eta handik barrena etorri. Modu berean, Donostiara joan nahi duenak, lehenik Tolosara joan beharko du N1 errepidea hartzeko.

Eragozpenengatik barkamenak eskatu ditu Irurako Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!