Irurako jaiak 2025

Irurako jaietako egitaraua

Ataria 2025eko irailaren 19a

Irailaren 26an hasiko dira festak, hau da, ostiralean. San Migel Eguna astelehena izango da, irailaren 29a. Ondoren, atseden hartuko dute hurrengo asteburura arte. Jaien azken eguna urriaren 5a izango da.  

Irailak 26, ostirala
  • 18:30. Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera. Jarraian. Kalejira buruhandiekin, Anoeta eta Irurako erraldoiekin eta Loatzo musika eskolako musikariekin.
  • 19:00. VII. San Migel Xare Irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren I.go partida trinketean.
  • 21:00. Barrikotea San Migel plazan.
  • Ondoren, Olgetan taldearen emanaldia.
Irailak 27, larunbata
  • 09:00. Gazte festaren hasiera San Migel plazatik.
  • 11:00-13:00 eta 15:30-18:30. Haur parkea ikastolako patioan.
  • 13:00. Dantza soka San Migel plazan.
  • 14:00. Haurren bazkaria elizako arkupetan.
  • Bazkalostean, jolasak haurrentzat adinaren araberako taldeetan.
  • 14:30. Gazteen bazkaria Gazte Alaiak elkartean.
  • 18:30. Poteo musikatua Burrunba elektro-txarangarekin.
  • 20:00-22:00. Beldur barik gunea San Migel plazan.
  • 23:30. Janus Lester eta Iratzar taldeen emanaldia.
  • 00:30-03:30. Puntu morea: emakumeak elkarrekin etxera itzultzeko udaletxearen aurrean.
Irailak 28, igandea
  • 11:00. Patata-tortilla lehiaketak helduentzat eta haurrentzat San Migel plazan.
  • 12:00. Sagardo dastatzea San Migel plazan.
  • 18:00. Onintza abesbatzaren emanaldia elizako arkupetan.
  • 19:00. Txapela Brava taldearen emanaldia.
  • 20:00-22:00. Holi festa DBHko nerabeentzat gazteen karpan.
Irailak 29, astelehena
  • 09:00. Diana txistulariekin.
  • 11:00. Meza nagusia. Ondoren. Dantzarien agurra udal korporazioari eta hamaiketako herrikoia.
  • 17:00. Herri kirol saioa San Migel plazan: Lierni Osa eta Odei Izeta harri-jasotzaileekin eta Jakes Izeta eta Jon zaldua elkarrekin Jesus Mari Mujikaren aurka aizkoran.
  • 19:30. Bertso saioa elizan: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Jesus Mari Irazu eta Maialen Lujanbio bertsolariekin eta Amaia Agirre gai jartzailearekin.
Urriak 3, ostirala
  • Mozorro Eguna. Gaia: pelikulak eta serieak.
  • 11:00. Buruhandi txikiak eta apar festa.
  • 18:00-20:00. Erraldoien topaketa eta kalejira. Amasa-Villabona, Anoeta, Argedas, Irura, Noain, Pasaia eta Utergako erraldoiekin trikitixa eta gaiteroek girotuta.
  • Ondoren, txistor jatea herri eskolaren aurrean, Irurako Ikastolaren eskutik.
  • 22:30. Play Back jaialdia.
  • Ondoren, zuzeneko musika emanaldia txosnetan.
Urriak 4, larunbata
  • 11:30. Emakumezkoen xare partida. Ondoren. VII. San Migel Xare Irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finala eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan parte hartu duten jokalariei omenaldia.
  • 14:00. Herri bazkaria, San Migel plazan.
  • Ondoren, musika dantzagarria DJ Bull-ekin.
  • 23:00. Herensugea erretzea.
  • 23:30. La Txama eta Auskalo taldeen emanaldia.
  • 00:30-03:30. Puntu Morea. Emakumeak elkarrekin etxera itzultzeko udaletxearen aurrean.
Urriak 5, igandea
  • 12:00. Meza Nagusia.
  • 14:00. bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
  • Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!