Tokiko Energia Komunitatean izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko irailaren 16a

Formularioa bete beharko dute energia-komunitatean parte hartu nahi dutenek.

Irurako Udalak udalerriko tokiko energia komunitatearen esku jarri ditu bere eraikinaren estalkiak. Estalki horietan instalatutako instalazio fotovoltaikoek sortutako energia energia-komunitateko bazkideen artean banatuko da, eta horiek beren udalerrian bertan sortutako energia garbia izango dute eskura.

Egitasmoaren inguruko informazio gehiago nahi duenak Tekgipuzkoa22.eus webgunean izango du informazio guztia. Komunitatean parte hartu nahi dutenek, honako loturan topatuko duten formularioa bete beharko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza tekniko eta ekonomikoa du egitasmoak eta gaur egun herrialdeko 20 udalerri txiki ari dira ekimenean parte hartzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!