UTT Erronka 2025

Abian jarri da UTT Erronka

Ataria 2025eko irailaren 13a

Irurako plazatik abiatu dira mendi korrikalariak, banaka ariko direnak, zein erreleboka lehen zatia osatuko dutenak.

Banakako modalitatean ehun parte hartzaile bazeuden ere, 73 izan dira proba hasi dutenak. Erreleboka 24 ziren parte hartzekoak, baina Iruratik 20 izan dira abiatu direnak. Erreleboka ari direnak Lizartzan izango dute zain bere bikotekidea, probarekin jarraitzeko.

Proba hasi aurretik, David Delgado Santos gogoan izan dute. Bera izan zen UTT Erronkaren lehen ideia izan zuena, baina gero mendiko istripu baten zendu zen. Bere gurasoak, Rafael eta Isabel, bertan zirela, agurra dantzatu dute. Ondoren, Alberto Rey antolakuntzako kideak oroigarri bat eman die.

Kronoak.com webguneko orri honetan sartuz egin daiteke probaren jarraipena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!