Xare ikastaroa antolatu dute helduentzat

Ataria 2025eko irailaren 4a

Urriaren 6tik maiatzaren 27ra arte egingo dute ikastaroa Ametsa trinketean. Asteazken arratsaldean egingo dituzte saioak.

Ametsa pilota elkarteak xare ikastaroa antolatu du helduentzat. Irurako Ametsa trinketean izango da ikastaroa urriaren 6tik maiatzaren 27ra arte.

Saioak asteazkenean egin asmo dituzte, 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, baldin eta bi talde sortzen badira.

Irurako Udalak lagundutako ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago lortzeko edo izena emateko 664 578 856 telefono zenbakira idatzi beharko dute.

Bide batez, udalak jakinarazi duenez trinketeko eta frontoiko 2025-2026 denboraldiko erreserbak egiteko 688 82 72 06 telefonora deitu edo gazteria@irura.eus helbidera idatzi beharko da irailaren 19a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!