Irurako jai egitarauko azala aukeratu dute

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Aurkeztutako lan guztiek betetzen zituzten baldintzak eta aholkulari adituak finkatutako irizpideak kontuan hartuta erabaki dute aurtengo festetako kartel irabazlea.

San Migel jaietako kartela eta jai egitarauaren azala aukeratzeko taldea, joan den uztailaren 8an bildu zen eragileen txokoan. Kultura Mahaiko kide boluntarioz osatutako taldeak oinarrian jasotako baldintzak betetzen zirela ikusi eta aholkulari adituak finkatutako irizpideak kontuan hartuta erabaki du zein den aurtengo kartel irabazlea.

Kartela sortu duen pertsonak udaletxearekin jarri behar du harremanetan, kultura@irura.eus helbidera idatziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!