Palestinako errefuxiatuei laguntzeko ekarpena egin du udalak

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Elkartasun ekimenetara bideratutako ekarpenak egingo ditu Irurako Udalak: Palestinako errefuxiatuak lagunduko dituzte eta El Salvadorreko Meanguera barrutian ur edangarria lortzeko proiektu bat bultzatuko dute.

Irurako Udalak 1.000 euroko ekarpena egin du Palestinako errefuxiatuei laguntzeko, Euskal-Nafar Fondoaren bidez. Diru laguntza hau Gazako herritarren premia humanitarioei erantzuteko bideratuko du, Nazio Unitateen UNRWA agentziak ingurune hartan egiten ari den lana babestuz.

Euskal Fondoari ekarpena

Bestalde, udalak 3.700 euroko ekarpena egin du aurrekontutik Euskal Fondora. El Salvadorreko Edateko ura sartzea Soledad auzoan. Meanguera barrutia. Ipar Morazan, 1. Fasea-ren oinarrizko beharrei lehentasuna emateko proiektkua lagunduko dute irurarrek, 3.700 euroko ekarpena eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!