Etxera itzultzeko hitzorduen inguruko galdetegia zabaldu dute

Ataria 2025eko uztailaren 8a

2023an Irura Moretuz taldeak bota zuen txupinazoa

San Migel festetan emakumeak etxera bakarrik itzuli ez daitezen hitzorduak antolatu nahi ditu Irura Moretuz taldeak. Aurretik herritarrei galdetegi bat zabaltzeko eskatu die.

Irura Moretuz talde feministak aurtengo San Migel festetan emakumeak etxera bakarrik itzuli ez daitezen hitzorduak antolatu nahi ditu. Hala ere, proiektua aurrera eramateko herritarren laguntza beharrezkoa dela esan du talde feministak eta hitzorduak antolatzen hasteko galdetegi bat zabaldu du.

Uztailaren 13ra arte bete ahal izango dute herritarrek galdetegia.

Urriko azokarako izen ematea

Bestalde, Irura Moretuzek antolatuta, urriaren 26an egingo den emakume artisauen azokan parte hartu nahi dutenek egunotan eman beharko dute izena formulari hau beteta. Uztailaren 10ean amaituko da izen emateko epea.

Gehienez azokan 30 postu jarriko dituzte, eta izena ematen duten hautagaien kopurua handiagoa baldin bada, zozketa egingo dutela jakinarazi du Irurako talde feministak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!