Irura Bizi elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Udan edozein lekutan daudela kirola egiten argazki bat egiteko gonbita luzatu die irurarrei, nahi izatera, Irura Biziko kamiseta soinean dutela.
Irailaren 15a da argazkia aurkezteko azken eguna. Helduen artean sari bat banatuko dute: kirol dendarako bonua; eta, haurrentzat, Irisarri Landerako bi sarrera.