Kaleak garbitzen aritu ziren herritarrei eskerrak eman dizkie udalak

Ataria 2025eko ekainaren 25a

Elkarlana eta auzolana normaltasuna berreskuratzeko funtsezkoa dela esan du Irurako Udalak.

Ekainaren 13an izandako eurite handien ondorioz, zenbait kaletan ura eta kaleetako zikinkeria pilatu zen. Egoera horren aurrean, hainbat herritar boluntario aritu ziren kaleak garbitzen eta egoera lehenbailehen normalizatzen laguntzen.

Irurako Udaletik eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiete garbiketa lanetan parte hartu zuten guztiei. «Herritarren elkarlana eta auzolana funtsezkoak izan dira normaltasuna berreskuratzeko». Udalak erakutsitako «konpromisoa eta ardura» eskertu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!