San Migel jaietako kartel lehiaketa martxan da

Ataria 2025eko ekainaren 6a

Ekainaren 26ra bitartean aurkeztu ahal izango dira kartelak formatu digitalean.

Irurako Udalak 2025eko San Migel jaiak iragarriko dituen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketa digitala antolatu du, eta Iruran erroldatutako artista profesional zein afizionatu guztiek parte hartu ahal izango dute.

Kartelak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, ekainaren 26a baino lehen. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Oinarrien berri eman du udalak bere webgunean.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!