Irurako ur parkea dagoeneko zabalik dago herritarrentzat, uda gerturatzearekin batera. Ur txorrotak martxan jartzeko sakagailuak erabili beharko dira. Ikasturtea amaitu arte, ondorengo ordutegian egongo da irekita:
- Astelehenetik ostiralera: 16:00 – 21:00
- Larunbat eta igandeetan: 11:00 – 21:00
Uda garaiko ordutegiari buruzko informazioa aurrerago emango du Irurako Udalak.