Maiatzaren 20an, Irurako Ikastolako Lehen Hezkuntzako ekoliderrek udal foroan parte hartu zuten, Eskola Agenda 2030 programaren barruan. Gai nagusia mugikortasun jasangarria izan zen. Ikasleek ikasturtean zehar egindako diagnostikoak eta hausnarketak aurkeztu zituzten udaletxean, gela bakoitzeko ordezkarien bidez.
Udalak gaiak aztertu eta balioan jartzeko konpromisoa hartu du.