Giro ederrean ari dira ospatzen azoka Iruran

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 25a

Azoka ari dira ospatzen, hamabigarren aldiz, Iruran. Herriko, bailarako zein Euskal Herriko artisauak eta elikagai ekoizleak bildu dira plazaren bueltan eta eguerdira arte izango da zer ikusi bertan.

Eguraldi onarekin batera hasten dira udaberriko azokak, eta horietako bat da Iruran egiten ari direna. Hain zuzen, hamabigarren aldiz ari dira ospatzen Irurako artisautza eta janari azoka. Eguerdira arte denetariko postuak izango dira ikusgai herriko plazaren bueltan, herriko, bailarako zein Euskal Herriko beste lekuetatik etorritakoak. Horrez gainera, sukaldaritza tailerra ere izango da, eta tartean mokadutxo bat hartzeko aukera ere izango dute herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!