Kultur aniztasunaren astea egingo dute Iruran

Ataria 2025eko maiatzaren 19a

Irura Bizi elkarteak antolatu du astea eta asteazkenetik ostiralera egingo dituzte ekitaldiak.

Kultur Aniztasunaren Astea antolatu du Irura Bizi elkarteak maiatzaren 21etik 23ra bitartean, udaleko Kultura Mahaiarekin lankidetzan eta Tolosaldea Garatzenen babesarekin.

Herriko ikastetxeko aretoan eta San Migel plazan egingo diren ekintzekin, helburua da kultura desberdinak ezagutzea eta aniztasunari balioa ematea.

  • Maiatzak 21, asteazkena
    • 17:15. Bertoko eta urrutiko ipuinak herri eskolako aretoan, 5 eta 10 urte arteko haurrentzat.
  • Maiatzak 22, osteguna
    • 18:00. Herri eskolako aretoan Garazi Pascualen eskutik afrikar dantzen tailerra, 8 urtetik gorakoentzat.
  • Maiatzak 23, ostirala
    • 19:00. San Migel plazan, Migue eta Yaima, Santa Clara, Kubatik. Son, bolero, guajira eta beste hainbat erritmo latinoamerikar landuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!