Irurako Udalak herriko plaza oinezkoentzat bihurtzeko proiektuaren aurkezpen publikoa egingo du udaletxeko ganbaran, maiatzaren 13an. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara, proiektua ezagutu eta ekarpenak egiteko. 18:00etan abiatuko da bilera.
Bizikleta bidezko mugikortasunaz
Irurako Udalak martxan jarri du bizikleta bidezko mugikortasun plana. Herritarrek planoak ikusgai dituzte Trinketean, kultur etxean eta plazan.
Planaren inguruko bi bilera izango dira datozen asteetan.
- Maiatzak 15. 18:00etan udaletxeko ganbaran, ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek.
- Ekainak 12. 18:00etan udaletxeko ganbaran, planari behin betiko itxiera emateko.
Ondorengo esteka honetan planaren inguruko informazioa jaso dezakete herritarrek.