Ismail Chkhichekh eta Ainhoa Egiguren izan dira azkarrenak

Ataria 2025eko apirilaren 12a

100 bat haur eta 85 bat helduk hartu dute parte gaur, Irurako Herri Krosean.

Bigarren urtez larunbat arratsaldez egin dute Irurako Herri Krosa, aurrekoetan igande goizez egin baitute, eta giro ederrean joan zaie arratsaldea. Herritar ugari gerturatu da plaza ingurura krosean parte hartu duten korrikalariak animatzera. Krosa euria hasi baino lehen bukatu dute gainera. Lehenik haurrek egin dute krosa eta helduen txanda izan da gero. Gizonezkoetan azkarrena Ismail Chkhichekh izan da eta emakumezkoetan Ainhoa Egiguren. Gorka Leunda izan da lehen gizonezko irurarra eta lehen emakumezkoa Garazi Gurrutxaga. Lehen beterano gizonezkoa Ramon Larrañaga izan da.

Helduen sailkapena

Gizonezkoak

  • Ismail Chkhichekh
  • Iker Manso
  • Aimar Sukuntza

Emakumezkoak

  • Ainhoa Egiguren
  • Maddi Sukuntza
  • Beronika Goitia

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!