Korrikalariek aukerako krosa dute Iruran

Imanol Garcia Landa 2025eko apirilaren 10a

Irurako Herri Krosa izango da larunbat arratsaldean. Badira 15 urte inguru antolatzen dutela ekitaldia, eta aurten bigarrengoz larunbat arratsaldez egingo dute. Aurrekoetan igande goizean egiten zuten. Haurrek zein helduek parte hartzen dute krosean.

Haurrak 16:00etan hasiko dira parte hartzen, eta lehenbiziko lasterketa 2 urtetik aurrerako haurrek egingo dute. Horiek ibilbide motza egingo dute, plazaren inguruan. Adinaren arabera, itzuli gehiago egingo dituzte.

Bigarren ibilbide bat dute haurrentzat, plazatik atera eta frontoiari itzulia emanez. LH3tik gorakoek erabiliko dute ibilbide hori. Adinaren arabera ere itzuli gehiago egingo dituzte. Ikastolan aurretik izena eman ez duten haurrek egunean bertan izango dute aukera emateko. Doan da beraientzako parte hartzea.

Helduen lasterketa 17:00etan hasiko da. Bertan parte hartu dezakete 14 urtetik gorakoek. 1.700 metroko ibilbideari hiru itzuli emango dizkiote parte hartzaileek, 5 kilometro pasatxo burutzeko. Izena aurretik eman daiteke Kronoak.com webgunean, 5 euro ordainduz, eta egunean bertan 7 euro ordainduz.

Alex Lasa Kirol teknikariak azaldu duenez, herritik kanpoko korrikalari gehiago azaldu zen aurreko urtean, larunbat arratsaldez jarrita. «Lasterketa motzak gutxiago daude, eta horrek ere erakartzen du lasterkariak Irurako Herri Krosera etortzera», zehaztu du Lasak. «Ibilbide oso azkarra da eta aldapa behera hasten da. Gero, bukaeran, aldapa txiki bat du, baina ez da oso gogorra, eta denentzako modukoa dela esan daiteke».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!