Kirol ekitaldietarako boluntarioak behar dituzte

Ataria 2025eko apirilaren 3a

Apirilaren 11ko kirol saltsarako eta apirilaren 12ko herri kroserako boluntarioak behar ditu Irurako Udalak.

Apirilean hainbat kirol ekitaldi antolatu dituzte, eta horietako batzuk aurrera eramateko giza baliabideak behar dituzte. Hemendik aurrera, babes zibileko herriko taldea egongo ez denez, boluntario beharra areago zaio Irurako Udalari.

Apirilaren 11n, ostiralean, arratsaldez, kirol saltsarako sei boluntario behar dituzte. Eta biharamunean, apirilaren 12an, herri krosa ospatuko denez, sei pertsona behar dituzte errepideetako bidegutzeetan egoteko eta beste bi pertsona izen-emateak kudeatzeko.

Boluntario bezala izena emateko gazteria@irura.eus helbidera idatzi beharko da, edota whatsappa bidali, 688 827 206 zenbakira.​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!