Tolosaldeko hainbat herri eta menditatik igaroko da ultra lasterketa, 77 kilometro dituen eta 9.200 metroko desnibel metatua duen ibilbidea osatuz.
Dagoeneko izena eman daiteke, Kronoak.com webgunean sartuta. Ibilbide osorako 450 dortsal daude. Erreleboka ere egin daiteke proba eta horretarako 50 dortsal egongo dira.