Auzo-konpostagailuak berrituko dituzte

Ataria 2025eko martxoaren 20a

Konpostagailuak aldatzearekin batera, udalak auzo-konpostatzean izena ematera animatu ditu herritarrak.

Irurako Udalak auzo-konpostagailuak berrituko ditu eta aldaketaren kostua 6.793 eurokoa izango da. Vermican enpresa arduratuko da guneak berritzeaz.

Okasioa baliatu du udalak, auzo-konposta egitearen onurak berriro azpimarratzeko: hondakinak auzoan birziklatzean, zabortegietara edo erraustegietara bidali beharreko hondakin kopurua murrizten da; hondakinak garraiatzeko behar den energia murrizten da, beraz, CO2 emisioak gutxitzen dira; hondakin g gutxiago biltzeak eta garraiatzeak aurrezki ekonomikoa dakar; ingurumena zaintzeko ohiturak indartzen ditu eta herritarren artean erantzukizuna sustatzen du.

Horregatik udalak auzo-konpostatzean izena ematera deitu ditu herritarrak. Horretarako ingurumena@irura.eus helbidera idatzi edo udalera deitu daiteke, 943 69 13 33 telefonora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!