Baso plana jarri du martxan Irurako Udalak

Ataria 2025eko martxoaren 20a

Herri onurako basoaren ordenazio plana egiteko zerbitzua kontratatu du udalak eta Naturtzaindia elkartea arduratuko da lana egiteaz.

Irurako Udalak baso plana jarri du martxan eta Naturtzaindia elkartea kontratatu du herri onurako mendietan dauden basoen ordenazio plana egiteko. Aurtengo aurrekontuan, 11.650 euroko gastua jaso du udalak plana gauzatzeko.

Besteak beste, herri onurako mendiaren ezaugarrien deskribapena egin beharko du Naturtzaindiak eta zuhaitz landaketa exotikoen azterketa egin, hurrengo urteetarako kudeaketa plana definituz; gainera larre eremuen egoera, abere karga eta jardunbide aproposen zehaztapena ere egin beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!