Iruran artisautza eta janari azoka egingo dute maiatzaren 25ean eta parte hartu nahi dutenek izena emateko kultura@irura.eus helbidera idatzi beharko dute, euren proposamena egin eta jarri nahi duten postuaren inguruko azalpenak emanez.
Apirilaren 7a izango da izen emateko azkeneko eguna.