Kalistenia parkeko lizitazioa martxan jarri dute

Ataria 2025eko martxoaren 6a

Interesa duten enpresek martxoaren 10era arteko epea dute hautagaitza aurkezteko. Lanak 2-3 hilabeteko epean egin beharko dituzte.

Kalistenia parkea egiteko hobetsi zuten irurarrek 2024ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuan. Ibaigain pasealekuaren eta Etxezarreta parkearen arteko plazan kokatuko da proiektua. Gune ezberdinetan banatuta egongo da eta eremu horietako batzuk gune inklusiboak izango dira. Zorua EPDM materialez egindakoa izango da eta 116 metro koadroko azalera izango du.

Kalistenia parkearen aurrekontua 30.000 eurokoa da eta iazko udal aurrekontuetan diru sail bat gorde zen lanak aurrera eramateko. Lizitazioa dagoeneko martxan dago eta interesa duten enpresek martxoaren 10era arteko epea dute hautagaitza aurkezteko. Lana burutzeko 2-3 hilabeteko epea izango du hautatutako enpresek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!