Zoru pelbikoaren inguruko tailerrak antolatu ditu Irura Moretuzek

Ataria 2025eko otsailaren 18a

Sara Majarenas Ibarretak eskainiko ditu saioak. Lau izango dira guztira eta aurrez eman beharko da izena.

Irura Moretuz taldeak zoru pelbikoaren inguruko tailerrak antolatu ditu martxotik maiatzera. Sara Majarenas Ibarretak eskainiko ditu saioak, autoezagutzan, autozaintzan eta gorputzaren ahalduntzean laguntzeko. Bizitzako edozein etaparako egokiak izango diren saioak direla aurreratu dute Irura Moretuzetik.

Tailerrak  lau saio (17:30-19:30) izango ditu  eta saio bakoitzean gai desberdin bat landuko da: 

  • Martxoak 20: Gure zoru pelbikoa ezagutuz (teorikoa)
  • Apirilak 10: Zoru pelbikoan gerta daitezkeen disfuntzioak eta prebentzioa (teorikoa)
  • Maiatzak 8: Zoru pelbikoa eta kirola (teorikoa eta praktikoa)
  • Maiatzak 22: Zoru pelbikoa lantzeko ariketak (teorikoa eta praktikoa)

Gehienez 17 lagunek parte hartu ahal izango dute eta gehiagok izena emanez gero zozketa egingo da. Parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira. Formulario hau beteta eman beharko da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!