Irurako Ostatuaren inguruko galdetegi bat zabaldu du udalak

Ataria 2025eko otsailaren 7a

Asteburu honetan urtemuga ospatzeko ekitaldiak egingo dituzte Irurako Ostatuan.

Egunotan beteko da urtebete Irurako Ostatua ireki zenetik. Herritarrekin batera sortutako proiektu honek izan duen eragina «handia» da udalaren ustetan. Orain, ibilbide horren jarraipena egiteko, balorazioa egitera gonbidatu dituzte herritarrak.

Ostatuaren inguruko galdetegi bat betetzera animatu dituzte irurarrak.

Asteburu honetan ospatuko dute urtemuga. Egitaraua prestatu dute horretarako:

  • Otsailak 8, larunbata
    • 19:00. DJ Lambretta.
    • 23:00. Karaokea
  • Otsailak 9, igandea
    • 12:00. Trikitilariak eta mokadutxoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!