Babesguneen inguruko ikastaroa eskainiko dute Iruran

Ataria 2025eko urtarrilaren 20a

Izen emateak urtarrilaren 28a baino lehen egin beharko dira eta Irurako gazteek izango dute lehentasuna.

Babeslekuen inguruko hitzaldia antolatu dute Iruran otsailaren 2rako. Gure zerbitzuak seguruak al dira haur, nerabe eta gazteentzat? izenburupean egingo dute eragileen txokoan, igandearekin, 09:00etatik 13:15era. Lau orduz aurrez aurreko ikastaroa egin ondoren, beste bi ordu egingo dira online.

Izen emateak 688 82 72 06 telefonora deituta edo whatsapp bat idatzita egin beharko dira urtarrilaren 28a baino lehen. Dohainik eskainiko dute tailerra eta Iruran erroldatuek eta 16 eta 26 urte bitarteko gazteek izango dute lehentasuna. Gehienez 20 pertsonek parte hartu ahal izango dute eta ikastaroaren amaieran ziurtagiria banatuko zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!