Mikologia eta sendabelarren inguruko ikastaroak eskainiko dituzte

Ataria 2025eko urtarrilaren 16a

Izen emateak urtarrilaren 28a baino lehen egin beharko dira 688 82 72 06 telefonoan edo gazteria@irura.eus helbidean.

Bi ikastaro berri jarriko dituzte martxan otsailetik ekainera Iruran. 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutakoak dira. Euskaraz eta dohainik eskainiko dituzte.

Alde batetik, perretxiko eta onddoen mikologia eta identifikazioaren inguruko ikastaro bat eskainiko dute. 30 orduko iraupena izango du eta inguruko perretxiko eta onddoen inguruko informazioa emango da bertan. Errezetak ere egingo dituzte.

Bestetik, sendabelarren inguruan trebatzeko tailerrean, inguruko sendabelarrak identifikatu eta haiek erabiliz gaitzak prebenitzen edo haiei aurre egiten ikasiko dute parte hartzaileek. 30 orduko iraupena izango du ikastaro honek ere.

Izena emateko, 688 82 72 06 telefono zenbakira deitu beharko da, edo gazteria@irura.eus​​​​​​​ helbidera idatzi. Urtarrilaren 28a da izen emateko azkeneko eguna. Gutxienez 8 eta gehienez 15 parte hartzaile beharko dira ikastaro bakoitzean eta otsailetik ekainera adostutako datetan eskainiko dira ikastaroak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!