Herriko saltokietan erabiltzeko erosketa bonuak banatuko dituzte

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

50 euroko balioa duten bonuak 40 euroan eskuratu ahal izango dira otsailaren 28ra bitartean udaletxeko harrera bulegoan.

Herriko saltokietan erabiltzeko erosketa bonuak jarri dituzte salgai Irurako udaletxeko harreran. Herriko komertzio txikia babestu nahi du udalak eta horretarako jarri du ekimena martxan. 50 euroko balioa duten bonuak 40 euroan eskuratu ahal izango dira.

Irurako komertzio txikia babesteko aukera eskaintzen dute erosketa bonuek. Guztira, herriko zortzi denda eta tabernatan erabili ahal izango dira –Ametsa Trinketea, Ametz estankoa, Miren Bakarne Arrue farmazia, Loatzo taberna jatetxea, Irurako Ostatua, Triku ile-apaindegia, Tximak ile-apaindegia–.

Eskuratu ahal izateko, NAN txartela aurkeztu eta bankuko txartelarekin ordaindu beharko da. Udaletxeko harrera bulegoan lortu ahal izango dira bonuak 09:00etatik 14:00etara. 10 euroko bost bonurekin osatutako lote bat eskuratu ahal izango da pertsonako. Otsailaren 28ra arte egongo dira salgai bonuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!