Frontenis txapelketan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Bi kategoriatan parte hartzeko aukera izango da, jatorrak eta proelite; urtarrilaren 17a izango da izena emateko azken eguna.

Irurako Gazte Asanbladak antolatzen duen Frontenis txapelketaren laugarren edizioan izen emateko epea zabaldu dute. Iaz bezala, bi txapelketa antolatu dituzte aurtengoan ere: alde batetik, Jatorrak txapelketa herrikoia, non bikoteek ez duten ezer ordaindu beharko; eta bestetik, maila onean dabiltzanentzako Proelite txapelketa, non parte hartzaileek 10 euro ordaindu beharko dituzten izena ematerakoan.

Bi kategorietan parte hartzeko bikoteko parte hartzaileetako batek gutxienez, Irurakoa izan beharko du. Urtarrilaren 17ra arte eman daiteke izena esteka honetan dagoen fitxa beteta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!