Irura Biziren kirol kamiseta eskuratzeko aukera

Ataria 2024ko abenduaren 26a

Abenduaren 27ra arte formulario bat beteta egin daiteke kamisetaren eskaera; kirol kamiseta teknikoa eta arrunta egongo dira aukeran.

Irura Bizi elkarteak kirola egiteko kamisetak egin ditu. Herritarren ekarpenekin egin zuten diseinua eta orain kamisetak eskuratzeko aukera zabaldu dute. Galdetegi baten bitartez eskaera egiteko aukera izango da abenduaren 27a baino lehen.

Kamiseta teknikoaren prezioa 37 eurokoa da eta arruntarena, berriz, 25 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!