Gabonetako Gehigarria 2024

Dendarako opari bonua

Ataria 2024ko abenduaren 14a

Oparitzeko aukera paregabea da Musika Faktoriako opari bonua. Berezitasun bat ere badu, hain zuzen, oparia egiten duenak erabakitzen duela zenbatekoa izango den opari bonuaren balioa.

Gabonetarako egokia den arren, urte osoan daude eskuragarri, eta egin ondoren, urtebeteko epean iraungitzen dira bonuak. Musika instrumentuen eta osagarrien denda da Musika Faktoria. Iruran dute saltoki fisikoa, baina web orrialdetik ere ematen dute erosketak egiteko aukera. Denetariko musika tresnak eta osagarriak saltzeaz gain, mota guztietako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, besteak beste, entsegu gelen alokairua, musika grabaziorako estudioa eta soinuztatze zein argiztapen zerbitzuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!