2024/12/03 09:00 - 15:30

Euskararen Eguna

Euskararen Eguna
Irura

Goizean. Ikastolan, egunari hasiera emateko aurkezpena antolatuko dute ikasleek.

Jarraian. Ikasle ohien bisita izango dute eta beraiekin solasaldia izateko aukeraz gozatuko dute.
Abesti, kantu, jolas, marrazki eta dantzekin girotuko dute goiza.
15:30. Kalejiran Ikastolatik herriko plazara joango dira. Bertan LH6koek pregoia
irakurri ostean, udal ordezkariaren hitzak entzungo dira. Ikasleen dantza emanaldia eta bi abesti eskainiko dituzte abesbatzaren laguntzarekin.

Ikasleen saioari amaiera emateko txokolate jatea izango da bertaratu diren guztientzat.

16:45. Herri eskolako aretoan, euskara eta herriko kultura lantzeko tailer dibertigarriak.

19:00. 'Futbolistoc' bakarrizketa, Zuhaitz Gurrutxagarekin, udaletxeko ganbaran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!