John Cabangi omenaldia egingo diote larunbat honetan Iruran

Ataria 2024ko azaroaren 27a

Ekitaldiari 12:00etan emango zaio hasiera eta Irurako Udalak deialdia egin die herritarrei bertara azaltzeko.

Larunbat honetan omenaldia eskainiko diote Iruran John Cabang herritarrari. Irurako Udalak azaldu duenez, «maila bikaina erakusten ari da bere kirol ibilbidean», eta aurten egin diren Parisko Olinpiar Jokoetan izan da. «Munduan barrena gure herriaren izena zabaldu du atleta gazteak eta etorkizun paregabea du aurrean».

Ekitaldia Gipuzkoako Atletismo Federazioak, Irurako hainbat eragilek eta Irurako Udalak bultzatu dute. Omenaldia 12:00etan hasiko da, udaletxean egingo den ekitaldi instituzionalarekin, eta ondoren plazan jarraituko du. Udalak bertaratzeko gonbita zabaldu die herritar guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!