Galdetegia egingo dute kirol kamiseta erabakitzeko

Ataria 2024ko azaroaren 15a

Irura Bizi elkarteak kirol arloa indartzeko asmoa du 2025erako. Lehen urrats gisa, herri nortasuna sustatze aldera, kirola egiteko kamiseta bat sortzea pentsatu dute.

Herri nortasuna indartzen dabil azkeneko urteetan Irura Bizi elkartea. Kirol arloari jarriko diote arreta datorren urtean eta, hasteko, kirola egiteko kamiseta bat egingo dute, herriko ikurrarekin.

Kamisetaren diseinua eta kolorea aukeratzeko galdetegi bat jarri dute herritarren eskura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!