2021ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuan, Ibai-gain pasealekuko zorua hobetzea izan zen aurkeztutako proiektuen artean bozkatuena. Urte hasieran bukatu zituzten pasealekuaren irisgarritasuna hobetzeko lanak. Orain, argiteria publikoa berritu dute eta 20 farola fotovoltaiko jarri dituzte pasealekuan.