Emakume artisauek hartu dute Irurako plaza

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 27a

Irura Moretuz emakume taldeak antolatuta, hirugarren aldiz ospatu dute emakume artisauen azoka. Denera 30 postu izan dira plazaren bueltan.

Emakume artisauek hartu dute, beste behin, Irurako plaza. Izan ere, Irura Moretuz talde feministak antolatzen duen azoka egin dute goizean, Iruran. Hirugarren edizioa izan dute aurtengoan, eta aurrekoetan bezala, herriko zein inguruko emakume artisauen lanei ikusgarritasuna eman eta aitortza egiteko helburuarekin ospatu dute. Denetariko 30 postu izan dira guztira plazaren bueltan, eta bertaratu diren herritarrek horietan zeuden produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan dute. Mokadu bat hartzeko aukera ere izan da, Anoetako talogileen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!