Kamioi batek istripua izan du Iruran, Irungo noranzkoan

Ataria 2024ko urriaren 27a

Istripua izan da N1 errepidean, Iruran, Irungo noranzkoan. Errai bat itxi dute eta auto pilaketak sortu dira. Horregatik, zirkulazioa Irurako intrustrialdetik bideratu dute.

Irurako N-I errepidea itxi behar izan dute goizaldean, ordu bat eta laurdenak aldera, kamioi bat errepidetik atera ostean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioia irauli egin da eta gidaria Donostiako ospitalera eraman behar izan dute. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzatik azaldu dutenez, errei bat itxi dute eta auto pilaketak sortu dira inguru horretan.

Une honetan, larrialdi-zerbitzuak kamioia kentzeko lanean ari dira. Hala ere, atoia hautsi egin denez, garraiatzen zuen zama guztia garbitu behar dute, eta horrek atzerapenak eragingo ditu. Horregatik, zirkulazioa Irurako intrustrialdetik bideratu dute, garabiak kamioia errepidetik kendu arte. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bidea itxita egongo da oraindik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!