Maria Lasa irurarrak Donostiako Hiru Hondartzetako Krossa irabazi zuen, atzo, 35.19ko denbora eginez. Emakumezkoetan, bigarrena Ana Llorens iruñarra izan zen, Lasarengandik hamar segundora, eta hirugarren Maite Arraiza donostiarra iritsi zen, 36.10 denbora eginez. Guztira, ia 3.500 korrikalarik parte hartu zuten.
Argazkiak: @cross3playas